Katalogoa 

Musikak salbatuko gaitu

Gatibu

Diskoetxea: Panda Artist

2020

Euskarria: Cd

Deskripzioa

Musikak salbatuko gaitu sekula bizi izan ez dugun larrialdi bati Gatibuk inoiz ez bezalako heldutasuna erakutsiz emandako erantzuna da. 
 
2020ak 20 urteko ibilbidean mugarri izan behar zuen Gatibutarrontzat. Iaztik, martxoaren 28an, Bilboko Bilbao Arenan, belaunaldi askotako milaka Gatibuzalerekin 20 urteok ospatzeko kontzertutzarra antolatzen ari ginen, ├▒abardura txikiena ere maitasun handienarekin lantzen. Kontzertutzar hori talde legez ditugun erronkei aurre egiteko indarrak biltzeko kontzertua izatea gura genuen, sortzaile legez, orain arte sortu dugunetik, musika bide berriak urratzeko. Covid 19ak eragindako pandemiak kontzertutzar hura atzerarazi digu. Ez digu, ostera, musikarekiko grina apaldu.
 
Zalantzak izan ditugu, gure ofiziokide askoren antzera, ziurgabetasun egoera honetan, zeinetan euskal kulturgintzak kolpe larria jaso duen, gelditu, isildu eta egoerak hobera egin arte itxaron edo ez. Gutxi iraun digu zalantzak. 
 Gu, musikak bizi gaitu, sortzeak, kantuak, oholtzan zaleekin batera bizirik sentitzeak.
 
Musikak salbatuko gaitu emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da. Elkarrekin bizitzeko gaude.
 
Nork berea izango du eta guretzat 
oralekua musika da
inoiz baino sendoagoa.
Naufragoarentzako salbamendua musika da
inoiz baino seguruagoa.
Alderrai dabilenarentzako iparrorratza musika da
bidea inoiz baino argiago erakusten diguna.
 
Gu musikak salbatu gaitu

Urteko produktuak