Bilaketa aurreratua

Hamaikatxu kopla...pandero baten konture!

Etxebarria, Miren / Etxebarria, Roberto

Diskoetxea:

2020

Euskarria: CD

Deskripzioa

 Kopla zaharrak, ahotsa eta panderoak osatzen dute lan honen ardatza, Roberto Etxebarriak sorturiko doinuetan oinarrituz, eta ikutu bereziz jantzitako doinu herrikoien bat edo beste tartekatuz. Kantuetan, koplen txertatzea, modu berritzaile batetan ematen da kasu batzutan; Roberto beraren hitzekin azalduta: “aspalditik neukan ideia guk koplaren partea deitzen diogun eta beti kantatu izan dugun zati horretaz gain, agian zati musikalak, guk beti ezagutu ditugun moduan baino, kantatuak izan ohi zirela, zati musikalen doinuei apaingarriak eta pasoko nota batzuk kenduta, gure dantza-kopla laburrak ederto baten txertatzen zirela ikusirik. Hortxe beraz Maria Erramonaren atazak eta Fruiz doinuak, nire uste, susmo edo agian..., fantasiaren emaitza!”
Miren eta Roberto Etxebarriaren ahots eta panderoen soinuak jantziz, soinu txikiaren (trikitixa) protagonismoa nabari da, gitarra, kontrabaxua, whistle-ak, txistua eta bibolina bezalako tresnak lagunduta agertuko delarik, herri musikaren barruan kokatu daiteken lana, folk ikutuez jantziz.
Koplen dimentsio berriak arakatuz, betiko trikiti doinuetatik haratago, doinu eta erritmo desberdinak uztarturik lortzen den zerumuga desberdin batera begirada irekitzeko aukera ematen digu lan honek.






Urteko produktuak