Katalogoa 

Mirande

Setién, Elena / Grande Days / Erkizia, Xabier

Diskoetxea: Forbidden Colours

2020

Euskarria: Biniloa

Deskripzioa

Elena Setienek, Grande Days-ek eta Xabier Erkiziak ‘Mirande’ (Forbidden Colours, 2020) diskoa aurkezten dute, Beasainen ‘Igartza Musika’ zikloan elkarrekin emandako kontzertu batetik sortua. Albuma Jon Mirande idazlearen poemek osatzen dute. Mirande Parisen sortu zen, joan den mendeko 20ko hamarkadan, eta artista ez onartua izan zen, ideologia kontrajarriak eta batik bat probokatzaileak agertzen zituena. Inoiz ez zuen lortu garaiko euskal intelektual gehienen artean nagusi zen giro ideologikoarekin bat egitea, baina haren obra euskarazko poesia modernoaren hastapenetan jarri beharra dago.

Haren poema batzuk musikatzeko ideiak elkartu zituen Grande Days eta Elena Setien, zenbait arrazoi pisuzko zirela medio: haren poemak oso gutxitan musikatu izana, eta pertsonaia enblematiko bezain ez-ulertua zen "poeta madarikatu" haren arte-munduan barneratzeko asmoa.

Urteko produktuak