Katalogoa 

Bat edo hiru

Amorante

Diskoetxea: Forbidden Colours

2020

Euskarria: Biniloa

Deskripzioa

Bat edo Hiru du izena AMORANTEren disko berriak. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza da, iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario diskoari. Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori nabarmentzen. 

Diskoa Aitor Etxebarriaren estudioan grabatu du eta hark egin ditu ekoizle lanak. Erabili dituen musika tresnek, ukitu solemnea erantsi diete hitzetatik abiatutako kantei. Hala, tronpetak inoizko presentziarik handiena du, pianoak eta soinu elektronikoek giro jakin batera garamatzate, Mariano Hurtadok sartu dituen kontrabaxu doinuek edota Joseba Irazokik kanta batean sartu duen gitarrak giro horri ñabardurak eransteko helburua izan dute, baita ahotsari ezarritako efektuek ere. Guztien artean, giro ilun, malenkoniatsu, liturgiko, solemne hori sortu dute, lantzean, zirrikitu estuetatik sartzen diren argi izpiez betetzen den giroa.

Bat edo Hiru diskoa pandemiaren aurretik sortzen hasi zen Amorante eta hasiera batean asmo hori ez bazuen ere, zazpi kantu hauek modu batean edo bestean kontzeptu bati josita ekarri ditu diskora. Zazpi kantuotan heriotza ageri baita, batzuetan gertakarien ondorio gisa, bestetzuetan dramaren eragile edota eskenatokiko teloia bailitzan. 

Bizi ditugun garai ilunotarako soinu-banda posibleetako bat da disko hau.

Urteko produktuak