Katalogoa 

Testura

Testura

Diskoetxea: Forbidden Colours

2020

Euskarria: Biniloa

Deskripzioa

Napoka Iria desegin ondoren hainbat proiektutan ibili zen Ander Mujika musikari, baina denbora baten ondoren tiraderan gordeta zituen zirriborroak atera eta oso berea izango zen zerbait marrazten hasi zen. 2017 eta 2019 artean egindako zirriborroen artetik garbiketa egin, txukundu, landu eta hortik 6 pieza eta kantu bat bildu zituen (6 soinu ‘piezak’ dira eta Fuji izenekoa, kantua da). 

 Bakardadea hotza eta arrotza da, eta kontrapuntu eta berotasun bila Felix Buffena jo zuen (willis drummond, Joseba Irazoki eta Lagunak, Botibol…). Aspaldiko laguna eta taldekidea izan du Felix; bateria jolea baino musikaria da. Berak eman zizkion bestelako geruzak eta soinuak. Bien artean azken ukituak eman eta Johannes Buffi (Dalek, Zombie Zombie, Thurston Moore…) pasa zieten pieza bilduma. Honek soinua borobildu eta nahasketa txukundu zuen. Azkenik Maialen Belaustegik (aka Dodoma) gardenkien proiektore bat baliatuz diskoaren inguruko irudi guztia landu zuen.

Urteko produktuak