
Pentsamenduaren historia Euskal Herrian : eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi
Azurmendi Otaegi, Joxe
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea ; Jakin Fundazioa
24 €
2020
978-84-949759-0-5
Bilduma: Ur-jauzia
Deskripzioa
Liburu harrigarri baten aurrean gaude. Euskal pentsamenduaren entziklopedia, azken buruan. Pentsamenduak eta eskolak gure herrian izandako historiaren ideia orokor bat eskaintzen digu liburuak, mila urte luzeri emandako gainbegiratuari esker. Euskal ekoizpen intelektualaren historia sistematikoaren ernamuina jarri digu Azurmendik begien aurrean: ehunka eta ehunka pentsalari eta idazle, jakitate esparru guztietan barna: filosofia, politika, zientzia, teknika, historia, zuzenbidea, artea, gizartea, kultura, hizkuntza, medikuntza, ekonomia, literatura, erlijioa... Eta, jakina, ekoizpen horren garaian garaiko testuinguru historiko, sozial eta kulturala argitzen ere arreta berezia jarriz. Azurmendiren lan egiteko modua ezagututa, ezin zuen bestela izan. Hitz gutxitan, hamarkadatan zehar taxututako ikerketa lan entziklopediko aitzindaria dugu esku artean.