Katalogoa 

Berriro asma nazazu

Tenpora

Diskoetxea: Tenpora

2020

Euskarria: Cd

Deskripzioa

Hau idatzi du Igor Estankonak TENPORAren 3. diskoaren inguruan:
‘Berriro asma nazazu’ disko ederra da, TENPORAkoen ederrena, enpastatuena. Musikarekin ahaztu arazi digute dena, garrantzitsuena izan ezik: popa, jazza, rock leuna, grabitaterik gabeko planetak eta inprobisazio puntu bat, oharkabean pasatuko zaizuna.
Euskal panoraman bakanak, munduko abesti desolatuenak jo ditzakete, distiratsuenak jo ditzakete, elegantzia txundigarriarekin. Intimoak eta, era berean, delikatuki publikoak diren abestiak datoz diskoan: “Esperanza”, “Maleta zaharra”, “Ainendi zuretzat”…Disko zaindua eta aberatsa ondu dute tenporakoena. Musikari handia da euretako bakoitza; taldean gailurrera eroango zaituzte.

Urteko produktuak