Katalogoa 

Gipuzkoako herrien izenak : lekukotasunak eta etimologia

Salaberri Zaratiegi, Patxi / Zaldua Etxabe, Luix Mari

Argitaletxea: Euskaltzaindia

2020

978-84-120766-2-2

Bilduma: Izenak

Deskripzioa

Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, izen horiek historian zehar aurkezten dituzten formak eta duten edo duketen etimologia azalpena, eta «duketen» diogu hau eremu labain-limurkorra delako, kontu handiz ibiltzea eskatzen duena, irrist egin nahi ez bada behintzat. Egileok zuhurtziaz jokatzen saiatu gara, eta izen berezien (toponimoen, antroponimoen, oikonimoen eta beste) hastapeneko adiera emateko denboran agiri aldaerek, euskal fonetika historikoak, lekuaren nolakoak eta gaurdaino izan dugun esperientziak erakutsi dizkigutenetan oinarritu gara.

Gipuzkoako herrien izenak ez ezik, auzo askorenak ere jasotzen dira, populazio sakabanatua duen gurearen moduko herrialde batean «auzo» zer den eta zer ez den zehaztea batzuetan erraza izan ez arren. Horrekin batean, probintziaren deizioa ere –hots, Probintziarena– ahotan darabilgu, eta halaber hiriburuarena.



Urteko produktuak