Búsqueda avanzada

Nekazariak eta jaunak Erdi Aroan : VIII. mendetik XV. era bitartean

Feller, Laurent

Editorial: Euskal Herriko Unibertsitatea

2021

978-84-1319-359-5

Descripción

Lan honek lur-jabeen eta ekoizleen arteko harremanak aurkezten ditu, karolingiarren arotik hasi, eta XIV. eta XV. mendeetako nekazari-errebolta handien garaira iritsi bitarteko aldi luzean. Mendebaldeko gizartearen eskura zeuden baliabideen ugaritzearen koiuntura eta aberastasun orokorraren handitzea, neurri batean, ekoizpena antolatzeko eta langileak kontrolatzeko egitura original jakin batzuetan oinarritu zen, eta egitura horiek jaurgo edo jaun-erregimen hitzen bitartez izendatzen ditugu. Guztiz hertsatzaileak izan arren, egitura horiek ez zuten galarazi, kontrakoa ezpada, nekazari-gizarte original bat garatzea eta aberastea, poliki baina sendo. XIII. mendetik aurrera, halere, tentsioak areagotu egin ziren. Jaunen diru-sarreren gainbehera esanguratsua izan zen XIV. eta XV. mendeetako krisiaren funtsezko elementuetako bat. Horren ondorioz, eskualde askotan eta askotan, nekazari-jendeen desjabetze-fenomenoa gertatu zen: gero eta zailago gertatu zitzaien lur-jabetzara iristea. Obra honek aztergai ditu pertsonen estatusa, lanaren antolaketa eta hierarkia sozialak, eta horren bitartez Mendebaldeko munduaren aberaste orokorraren historia aurkezten du, baita Erdi Aroa itxi zuen krisialdiarena ere.

Productos del año