Búsqueda avanzada

Bertsolari 122

Zenbait egile

Editorial: Bertsolari Aldizkaria

2021

Descripción

Zaldieroaren ongietorriaren ondotik rapak harrapa zaitzala, La Basuren eskutik.

Adi-adin proiektuaren baitan bertso saioak egin ziren zahar egoitzetan. Pandemiak errotik moztu zuen egoera, eta egindako bidearen eta aurrera begirakoen inguruko erreportajea dakar Elixabet Etxandik. Peñak bertsoak jarri ditu.

Oskia Karrera argazkilariak bere liburuaren berri eman digu: Bertsoak Argazkitan. Bertsolaritza eta argazkilaritza uztartu ditu, 75 bertso argazkiz ilustratuz.

Auspoa argitaletxeak 60 urte bete ditu aurten. Zorionik beroenak emateko modu aproposena haien bide luzearen berri ematea iruditu zaigu. Juan Luis Zabalak Joxemari Iriondo eta Pello Esnal elkarrizketatu ditu, eta Txomin Garmendiak bertso sorta bat bidali digu.

“Perlak” atalean, Jone Uria bertsolariak 2001eko Txapelketa Nagusiko finala ekarri du gogora. Patri Urkizu idazleak balada zaharrak aztertu ditu, eta Ttakun-Herren atalean bertso jarriak dakartzate Ane Zuazubiskarrek eta Haritz Mujikak.

Leon Azoulay ikertzaile frantsesak mundu osoko hizkuntzen grabazio soinudunak bildu zituen; tartean, euskara mintzatuaren aurreneko lekukotasun soinuduna. Eta hor, bada bertso bat, Inaxio Lopez de Aranak kontatu digunez.

Badakizu aurten Bertsolarik 30 urte bete dituela, eta horren harira antolatu dugun Bertso Idatzi Lehiaketako fruituak jasotzeko garaia heldu da. Mila esker partehartzaile guztiei! Eta hemerotekatik erreskatatu dugu duela hiru hamarkada argitaratu genuen alea: Azpirozko itsuarena.

Maialen Akizu ikerketan murgilduta dabil, eta mintzatuko zaigu… txanpiñoiez. Ondoren, gure blogari fierrekin egingo duzu topo, tartean Arkaitz Estiballes fitxaje berria. Ez adiorik, Fredi!

Galizan regueifaren inguruko mugimendua borborka dabil, eta Xian Naia adituak ekarri dizkigu mendebaldeko haizeak.

Xabier Amurizak “plaza”-ren inguruan idatzi du idazmakinaz atalean, eta bertso ibilbidea Joanes Illarregiren eskutik egingo dugu Leitzako bidezidorretan barna.

Amaitzeko, Gaztelumendi anaiek egin eta Bertsolari aldizkariak argitaratuko duen Bidea da borroka komikia izan dugu hizpide. Beñat Hach Embarekek añorgatarrak elkarrizketatu ditu, eta, amaieran, komikiaren bi orri ikusi ahalko dituzu.

Productos del año