Búsqueda avanzada

Zeta

Baricco, Alessandro / Biguri Otxoa de Eribe, Koldo

Editorial: Igela

2021

978-84-121612-6-7

Descripción

Zeta ez da, autorearen esanetan, eleberri bat. Ezta ipuin bat ere. Zeta istorio bat da. Maitasunaren eta desiraren mugetan, gizon xume bat bere herrixkatik mundua amaitu eta lurralde ezezaguna hasten den ertzera eramanen duen istorio bat. 1861. urtea da. Hervé Joncourrek zeta-harrak salerosten ditu bizitzeko. Ekialde hurbiletik Lavilledieura dakartza udaberriro, baita horrekin herritarren bizimodua ziurtatu ere. Izurrite batek hazkuntzategietako zeta-arraultzak galtzeko arriskuan jarri ostean, herriko merkatariek Hervé Joncour zeta-harren bila Japoniara bidaltzea erabakiko dute. Mundua gurutzatuta Hervé Joncourrek Japonian aurkituko duen hori, istorioak istorio egiten dituen haria da. Bideak, azalak, txoriak, gerra. Desirak jositako begirada bat, edo lurralde argi baten isiltasuna. Alessandro Bariccok mundu mailako arrakasta lortu zuen Zeta eleberriarekin. Dozenaka hizkuntzetara itzuli da. Bigarren edizioa du oraingo hau Igelan.

Productos del año