Búsqueda avanzada

Xapoketan puzzlea : Euskal Herriko animaliak

Sanz, Iñaki / Aiartzaguena Brabo, Eñaut

Editorial: Argia

2021

Euskarria: Puzlea

Descripción

ARGIAk abiaturiko Xapoketan egitasmoaren baitan atera dugu puzzle hau eta jolasaren bidez bertako animaliak ezagutzea du helburu. 100 piezako puzzlea eginez gure artean zein ugaztun, hegazti, arrain, anfibio, narrasti eta ornogabe bizi diren eta zehazki non aurkitu ditzakegun ikasiko dugu. Puzzlean ikusitakoa osatu eta gaian sakontzeko, Euskal Herrian aurki ditzakegun zazpi ekosistemak biltzen dituen liburuxka gehitu dugu. Ekosistema bakoitzean ohiko diren animaliak ageri dira irudietan, eta informazio gehigarria ere jasotzen du liburuxkak, eremu bakoitzaren ezaugarriekin. Hala, Euskal Herriko baso, goi larre, hareatza eta padura, itsaso eta itsaslabar, landa eremu eta sastrakadi mediterraneoa nolakoak diren ezagutuko duzu.
100 piezarekin osatzen da.

Productos del año