Búsqueda avanzada

Alda Merini

Merini, Alda / Enparantza Armentia, Aiora

Editorial: Susa

2021

978-84-17051-73-0

Colección: Munduko Poesia Kaierak

Descripción

Alda Merini 1931n jaio zen Milanen, hil zenerako (2009an), XX. mendeko bigarren erdiko poeta italiar laudatuenetakoa zen. Bere poesia lirikoa da funtsean, nahiz eta sinbolismorako eta are mistizismorako joera (bere poesia berantiarrean, nagusiki) nabaria duen. Poesiaren tradizioan jorratutako gai funtsezko gehienak landu zituen, ondare klasikoarekin dialogoan betiere. Maitasunezko poema bikainak ditu, esaterako, zenbaitetan desamodiozko ere badirenak, edo atxiki ezinezko maitasunarenak. Poeta handi gehienek nola, poesiaren beraren inguruan ere hausnartu zuen, halako moldez non eskakizun poetikoa bizi-eskakizun bilakatzen den. Hamasei urte eskas zituela sartu zuten estreinakoz ospitale psikiatriko batean, eta nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten. Gerora, maiz egin zituen sartu-irtenak, eta bide arantzatsu horretatik ildo poetiko oso bat garatu zuen, non minak eta gorputzak aparteko presentzia duten. Buru gaixotasuna gorputzarena ere badela erakusten digute, nolabait, bere poesiek.

Productos del año