Búsqueda avanzada

Saint-John Perse

Leoné Puncel, Santiago / Perse, Saint-John

Editorial: Susa

2021

978-84-17051-74-7

Colección: Munduko Poesia Kaierak

Descripción

Saint-John Perse 1887an jaio zen Pointe-à-Pitre-n, eta Guadalupe irla inspirazio iturri oparoa izan zuen bizitza guztian. Izan ere, nerabezaroaren atarian irla utzi eta Frantziara joan zen bizitzera familiarekin, eta honenbestez, Guadalupeko haurtzaro galdua bikoitza izan zuen nolabait, denborazkoa zein espaziozkoa. Adituek diotenez, irla utzi izanak lorratz sakona utzi zion, eta haren poesian ageri diren zenbait pertsonaia horrekin loturik daude. Giro hori gogora ekartzeko itsas lexiko eta lexiko botaniko joria erabiltzen du Persek, eta aparteko gaitasuna du mundu hura poetikoki berbizitzeko. Ez alferrik, 1960an Nobel saria eman ziotenean, epaimahaikoek “bere sormen poetikoaren irudimen-aberastasuna” nabarmendu zuten. Aberastasun horrek konplexutasuna esan nahi du, halaber, eta, egiazki, irakurleari eskarmentu literarioa eta irakurketa zolia eskatzen dion poesia da berea.

Productos del año