Buscador avanzado de la tienda

Christopher Okigbo

Okigbo, Christopher / Irizar Segurola, Karmen

Editorial: Susa


Año: 2021
ISBN: 978-84-17051-64-8
Colección: Munduko Poesia Kaierak
Descripción
Christopher Okigbo XX. mendeko poeta afrikar handienetakotzat jotzen da. Ojoton (Nigeria ) jaio zen 1932an eta gazterik hil zen, 1967an, Nigeria eta Biafraren arteko gerran borrokan. Nigeriako literaturaren bultzatzaile nagusia izan zen Chinua Achebe eta Wole Soyinka idazle handiekin elkarlanean. Haren poemak kolore eta formen eztanda modukoak dira, narratibitatetik bainoago une jakinen marraztetik abiatzen direnak. Hor agertzen da ni poetikoaren inguru aberatsa; landaredia (izpilikua, irokoa, sandaloa...) eta animaliak (lehoiak, elefanteak, arranoak...), baina baita gizakiak ere, inguruko lagun eta senitartekoak. Poema aski modernista eta konplexuak dira asko, eta collage teknika erruz darabil. Irakurleak irudi festa baten erdian topatuko du bere burua maiz, zeinetan askotariko material poetikoak baliatzen diren, horietako batzuekin esperimentatuz gainera. Okigboren poesiaren ezaugarri nabarmenetako bat da aberastasun modernista modu tradizionalekin txertatuta agertzen dela. Erreferentzia klasikoak ugariak dira, kultura klasikoari dagozkionak, erlijiozkoak eta mitologikoak, baina orobat ageri dira ahozko tradizio literarioaren zantzuak.

Productos similares