Búsqueda avanzada

Saguak eskolan

González, Xosé Manuel 'Oli' / Olaso Bengoa, Xabier / Colombo, Natalia

Editorial: Kalandraka ; Pamiela

2021

9788491722380

Descripción

Arratsaldero,meriendatu aurretik,saguak badoazetxeko leihotik.Leihotik irtendabadoaz airean,kaskoak buruanpatinete gainean…«Etxeko saguak» eta «Saguen bidaia» liburuen ostean, karraskari jator hauen ibilerak ikastetxean gertatzen dira oraingoan; bertan dibertitu, ikasi eta hainbat bihurrikeria egiten dituzte.Literaturaren ikuspegitik, “Saguak eskolan” honek aurreko liburuen egiturari eusten dio, lau bertso-lerroko ahapaldiak, errima kontsonantea eta hitz kateatuak ardatz dituela. Eskema honek kontakizunaren erritmoa azpimarkatzen du, bere originaltasuna indartzen du, eta, gainera, lehen irakurleen aldetik, obrarekiko segimendua errazten du.Poztasun, umore eta emozio giroan garatzen da istorioa, partekatuko dituzten bizipen anitz eta aberatsengatik; harik eta eguna gimnasioa, musika-gela, liburutegia eta ikastetxeko beste gela batzuk ere bisitatu ondoren amaituko den arte.

Productos del año