Buscador avanzado de la tienda

Zuhaitzen inbentarioa irudiduna

Aladjidi, Virginie / Tchoukriel, Emmanuelle / Petrirena Etxeberria, Juan Joxe / Taberna Irazoki, Mikel

Editorial: Kalandraka ; Pamiela


Año: 2021
ISBN: 9788491722311
Colección: Tamaina handia
Descripción
…Zuhaitz-espezieen dibertsitatea mehatxupean dago ia mundu osoan, deforestazioaren eta nekazaritza intentsiboaren ondorioz. Espezie asko desagertzeko arriskuan daude. Eta horrek eragiten dio haiei lotutako faunari, zeinaren populazioak ere problema bera jasaten ari baitira. Hala ere, Asian eta Europan basoak hedatzen ari dira, eta herrialde gehienetan gero eta gehiago ari gara zuhaitzak babesten…«Zuhaitzen inbentarioak» munduko 60 zuhaitz-espezie inguru biltzen ditu, Europakoak franko: hostozabalak, koniferoak, palmondoak. Hosto, baso eta azal desberdinei buruzko hiztegi irudidun txiki batez gain, egileek, besteak beste, landare bakoitzaren izen zientifikoa, lor ditzaketen garaiera eta adina zehaztu dituzte, eta lore edo fruituen marrazkiak erantsi dizkiete, baita zuhaitz horietara biltzen diren animalienak ere.Marrazkiak estilo zientifikoan emanak dira, antzinako naturalistek zuten zehaztasun berberaz: errotuladorez eta tinta txinatarrez egindako ingeradak, eta kolore eta gardentasunekin jokatzen duten akuarelak, testura eta tonuak jasotzeko. Liburu honek, eduki teknikoaz gain, basoen zeregin ekologikoa, zuraren sektorearen faktore sozioekonomikoa eta zuhaitzen garrantzi sinboliko eta poetikoa nabarmentzen ditu.

Productos similares