TAU PA DA!TAU PA DA!TAU PA DA!

2020 / Abenduak 5-8

ONLINE ERE

Edizio honek online bertsioa ere izango du,
norberak bere etxetik ere kultura eskura izan dezan

SEGURUA

Durangoko Azokaren 55. edizioa, momentuko osasun
eta segurtasun protokolora egokituko da

WEB

LASTER aurtengo azokan nola parte hartu dezakezun zehaztasunak
webgune honetan argitaratuko dira

Une batez, gelditu
egin zitzaigun
bihotza.
Une batez. Gelditu.
Itsu, mutu, gor.
Gehiago ez entzuteko,
ez ikusteko,
ez irakurtzeko
ikara sartu zitzaigun...
Ezin kantatzeko,
antzezteko,
idazteko kezka
gorputz osoan
zabaldu...
Eta, bat-batean,
taupada bat.
Tau pa da.
Eta gero bigarrena,
hirugarrena,
laugarrena.
Tau pa da.
Tau pa da.
Tau pa da.

55. Durangoko Azoka DA!