Ikasle goiza

 

Abenduaren 7an Ikastetxeetako eta aisialdi taldeetako gazteei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunen egitaraua izango da. DAGOENEKO ITXITA dago ekintzetan izena emateko epea. BAINA azokara bitartean lantzeko moduko PortaDA! erronka berria deitu dugu eta ORAINDIK parte hartu dezakezu.

Oharra

Hego Euskal Herrian ikastetxe askok zubi eguna izango dute, baina ez da aurreikusten Ikasle Goizerako beste egunik.

Azoka nahi duen guztiarentzat zabalik dago Ikasle Goizean zehar. Azoka bisitatzea libre da. Ordutegia: 10:30-20:00.

Antolatutako autobusetan datozen taldeentzat aparkalekua

Autobusez  Durangoko Azokara Ikasle Goizean datozen ikastetxe eta taldeei begira, Durangoko Udalalak aparkatzeko gunea Tabira auzoa izendatu du, igerilekuen aparkalekua.

Tabira auzoa, oinez, Landakogunetik (Durangoko Azokaren kokaleku nagusitik) 10-15 minutura dago.

Dokumentu bi (PDF formatuan) deskargatu dezakezue hurrengo. Ikasleak autobusetik non jaitsi eta gero autobusa non aparkatu adierazten duena; bigarrena, Tabira auzotik Durangoko Azokara oinezko ibilbidea.