Egitaraua

Gure ondarea Wikidata eta Txikipediaren zurrunbiloan (Seinu hizkuntzan ere)

      

Euskal Wikilarien txokoko aurtengo gaia ondare historikoa izango da. Ondareak Wikidatan du bere isla, globalki handitzen ari den, guztion artean egiten ari garen datuen zaku erraldoian. Euskal literatura eta ondarea wikidatatzen ari gara, eta lehenengo eskutik ezagutuko ditugu lan horren tripak. Nola elikatu 'munstroa'? Zertarako ondarea Wikidatan? Bestalde, Wikipediako artikuluak argitaratzeko makina eramangarria, Wikibox, lanean arituko da. Txikipediaren txanda izango da gero, munduan (ia) parerik ez duen txikitxoentzako entziklopedia (Vikidiaren eta alemaniar Klexikonen baimenaz). Txiki txikia izanik bere hegalak zabaltzen ari da eta hegaz ere hasi da. Zein abantaila ditu? Erraza al da erabiltzen? Txikipedia nola elikatu? Galdera horiei erantzun eta urtarrilerako antolatzen ari garen eskola LEHIAKETA handiaren berri emango digute arduradunek, irakasle, familia eta ikasleentzako deia.

11:00etan. Ondarea eta idazleak wikidatatzen, zer eta nola? Mertxe Zabala (Seinu hizkuntzan ere)

12:00etan. Txikipediaren oinarriak eta erabilera. Neguko eskola lehiaketaren aurkezpena Mikel Arroiabe/Koldo Biguri (Seinu hizkuntzan ere)

13:00etan. Mahai-ingurua: ondarea, Wikimedia, eta teknologia

Itzuli