Euskara eta kultura uztartzea izan da beti Jakin aldizkariko lan-taldearen kezka eta euskara edozein gairen gainean hausnarketa egiteko tresna izatea ere bilatu dute. Arantzazuko frantziskotarrenean, 1956. urtean, ikasle talde batek sortu zuen. Diktadura garaian ateak itxia zituen debekuak tarteko, eta hamar urteko isilaldiaren ostean, 1977an berriz kaleratu zen. Aldizkariaz harago, liburugintzan Jakin irakurgaiak nabarmendu daitezke eta azpimarratzekoa da ere lan bibliografikoa XX. mendeko liburuen katalogoarekin. Joan Mari Torrealdai izan da aldizkariko zuzendari.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn