Aurrera egiteko kemena eta ausardia izan zutelako; ekimen txiki baten bidez mundu bat sortu zutelako; loraldi baten lehenengo hazia landatu zutelako; sasoi ilunetan argia izan zirelako; ezinezkoa zela ez zekitelako... Gerediagako sortzaileek 50. edizio honen Argizaiola Sariak jaso zituzten atzo, abenduak 5, Szenatokian ospatutako ekitaldian.

Karrika Antzerki Taldeak hartu zuen ekitaldia antolatzeko eta antzezteko erronka. Ordagoa jaso, eta Karrikako lagunek antzezlen bikaina eskaini zuten San Agustin Kulturgunean. Istorio txikien bidez, Karrikakoek Gerediaga elkartearen historia kontatu ziguten, sormena eta ikusgarritasuna oinarri: lehenengo bilerak, bitxikeriak, Azokaren eboluzioa... Umorearen bidez, mende erdiko historia taularatu ziguten, barreak sortaraziz eta ikusleak hunkituz.

Ekitaldiaren amaiera izan zen unerik hunkigarriena. Nerea Mujikak aurtengo omenduei Argizaiola Sariak banatu zizkien banan-banan: M. Rosario Astola, Jesus Astigarraga, Koldo Alzibar, Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda eta Arrate Salazar. Jose Luis Lizundiak eta M. Concepcion Astolak ez zuten ekitaldira joaterik izan; Lizundiaren izenean Leiore bere alaba eta Joanes bere iloba joan ziren, eta, Astolaren izenean, berriz, Ana bere loba.

Argizaiola jaso duten zortzi sortzaile hauetaz gain, ekitaldian ere jada gure artean ez dauden gainontzeko Gerediagako sortzaileak ere gogoratu zituzten: Jesus Maria Astola, Bixente Kapanaga, Julian Berriozabalgoitia eta Salvador Solaegi. Eskerrik asko denoi!argizaiola2Web

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn