Azken urteetan ugaritu dira Euskal Herrian antolatzen diren ikus-entzunezko rallyak: Elorrion, Durangon, Santurtzin, Sopelan, Zornotzan... Parte-hartzaileek denbora mugatu bat izaten dute gai baten inguruan film labur bat grabatzeko. Epaimahaikideak lanak baloratu ostean, herri bakoitzean irabazle bat egoten da.

 

Eta... rally horien guztien artean final handi bat antolatuko balitz? Zein izango litzateke irabazleen arteko txapeldun nagusia?

Lehenengo aldiz euskarazko ikus-entzunezko rallyen arteko txapelketa antolatu du Irudieneak, abenduaren 9an, Durangoko Azokako azken egunean. Finalisten final handi honen izena DEMAS.A izango da, sortzaile amateurren arteko dema.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:

  • Euskarazko laburmetraiak,
  • 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, lehiaketa baten barruan.
  • aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak (2017ko urritik 2018ko urrira bitartean burututakoak)

Zenbat eta  lehiaketa gehiagotan parte hartu, aukera gehiago izango da abenduko finalera heltzeko, lehiaketa bakoitzeko bi film onenak sailkatuko baitira. Herrietan lehiaketak ospatu ahala, Euskaltzaleen Topagunea iragarriz joango da finalerako zein film labur sailkatu diren.

Helburua

Euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzari sekulako ekarpena egiten diote Euskal Herrian, herriz herri, lehiaketok antolatzen dituztenek, baita berton parte hartzen duten sortzaileek ere. Euskaltzaleen Topaguneak, final honen bidez, hauspoa eman nahi die ekimen hauei, eta guztien arteko sare bat sortu.

Sariak

Final hau Euskal Herri mailakoa izango da:  euskarazko film laburren lehiaketa guztietako finalisten arteko finala. Lehiaketa formatu ezberdinak kontuan harturik, honako sariak banatuko dira final handian:

  • 24 ordu baino gutxiagoan sortutako  laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa
  • 24-48 ordu tartean sorturiko laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa
  • Publikoaren saria (proiektatuko diren lan guztien artean aukeratua): 300 euro

Lehiaketetako antolatzaileekin kontaktuan

Euskaltzaleen Topagunea harremanetan jartzen dabil lehiaketetako antolatzaileekin eta 2018ko egutegi bat osotzen herrietako lehiaketa guztiekin.

Parte hartzeko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidal daiteke edo formulario hau betez.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn