Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte antolatuko da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero.

54. edizio honetan Plateruenak kartel erakargarria antolatu du, talde eta estilo ezberdinekin. Oholtzara igoko diren taldeak honakoak izango dira: ETS, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi. Ibilbide luzeko taldeak, proiektu berriak, ska doinuak, musika elektronikoa, bakarlaria, punk-rocka... Azokako bisitariak bere gustuen arabera plana egin ahal izango du Plateruenan, beraz.

Lehenengo gaua, abenduaren 5ekoa, ETS (En Tol Sarmiento) taldearekin hasiko da, 23:00etatik aurrera. Talde arabarrak bere seigarren diskoaren aurkezpena egingo du Plateruenan, uda honetan Euskal Herria zeharkatu ostean "Zein erraza" birarekin. Ska-rock doinuez gozatu gura dutenek, Azokako lehenengo gauean horretarako aukera izango dute. Sarrerak aldez aurretik 8 euroan salgai, txarteldegian egunean bertan 10 euroan.

Bigarren egunean misterioz jositako kontzertua izango dugu. 23:00etatik aurrera, Pello Reparazek bere proiektu berria aurkeztuko du, Zetak. Momentuz talde berriak abesti bi eman ditu ezagutzera, Errepideak eta Pater Noster, bideoklip eta guzti, eta arrakasta itzela lortu du. Azaroaren 27an aurkeztuko dituzte talde berri honen nondik norakoak; ordura arte itxaron beharko dugu jakiteko zertan datzan Reparazek prestatu duen proiektu berria. Sarrerak 12 euroan erosi ahal izango dira aldez aurretik, eta 15 euroan txarteldegian.

Abenduaren 7an ibilbide luzeko talde bat igoko da Plateruenako eszenatokira: Arkada Social. Talde arrasatearra buru-belarri ari da Azokarako disko berria prestatzen, euren diskografiako seigarrena. Abesti berririk ez dute zabaldu oraindik, baina seguru gaude betiko punk-rock doinuak ez direla faltako. Sarrerak 10 euroan erosi ahal izango dira aldez aurretik, 13 euro bertan.

Azkenik, azken egunean, lau eguneko maratoiaren ostean, lasaitasunez Azoka biribiltzeko tartea hartuko dugu, Maider Zabalegi abeslari ezagunaren disko berriarekin. 20:00etatik aurrera, Zabalegik Bidean diskoa aurkeztuko du, eta bertan hainbat estilo jorratzen ditu: pop-rock, baladak, countrya, kantu pausatuak, arinak, alaiak... "Alaitz eta Maider" bikotean ezagun egin eta gero, Maider Zabalegik bakarka atera duen bigarren lana izango da. Sarrera debalde izango da.

Aurten lehenengo aldiz Mikropieza Jaialdia antolatuko du Szenatokiak: 10 konpainia, 30 emanaldi eta sorpresaz jositako egitaraua.

Arte eszenikoak gustuko dituzu? Antzerkiaz eta dantzaz gozatu gura duzu? Bada, ez galdu Szenatokia guneak aurtengo Azokarako prestatu duen eskaintza oparoa!

Gehiago irakurri...

Anitza, baikorra eta arrakastatsua. Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure aurreikuspenak bete eta gainditu dira. Azoka borobila izan da, alderdi kuantitatibo eta kualitatiboan". Bost egun hauetan Landakon, gainontzeko guneetan eta Durango osoan egon den giro ona azpimarratu dute Azokako antolatzaileek: "Azoka beste behin ere euskal kulturaren plaza izan da. Sortzaile, ekoizle eta bisitariak elkartzeko gunea: proiektu berriak sortu, plazaratu edo erosteko plaza, hausnarketarako eta euskal kulturaz gozatzeko".

Gehiago irakurri...

Gaur Durangoko Azokako azken eguna izango da eta, azokazaleek jarduera ugari izango dituzte gune guztietan. Areto Nagusian, lau egunetako maratoia eta gero, patxadaz hasiko dute Azokako azken txanpa, yoga saio batekin, Maite Eizmendiren eskutik. Horren ostean hainbat aurkezpen antolatu dituzte: Euskal Udalekuen historia eta istorioak, 2019. urteko Loraldia, irakurketa errazeko Kalafate bilduma eta abar.

Gehiago irakurri...

- Egitaraurik zabalena izango du gaur Durangoko Azokak: "Soinujolearen Semea" eta "Muga deitzen da pausoa" pelikulen aurre-estreinaldiak Irudienean; mikroantzerkiak Szenatokian; Gatibu, Hesian, Nogen, Bad Sound, Txapelpunk eta Leihotikan (Ahotsenea zuz.), Idurre Eskisabel, Katixa Agirre, Unai Iturriaga (Ahotsenea sol.), Anestesia Plateruenan...

Gehiago irakurri...

- Durangoko Azokako zazpi guneak bor-bor egongo dira hirugarren egunean: Wikipedia Eguna, "Oreina" filmean oinarritutako hiru laburmetrai, Asisko Urmeneta, Garbiñe Ubeda, Iker Lauroba, Errementari, Modus Operandi...

Gehiago irakurri...

- "Etzi Portu Maritimoa" taldeak aurkeztu du. Talde horretako kide dira Xabier Landabidea Urresti, Galder Gonzalez Larrañaga, Beñat Irasuegi Ibarra, Ohiana Calparsoro Forcada, Yerai Gascón Sánchez, Unai Gorrotxategi Sabino, Gorka Salces Alcalde eta Eneko Olazabal Arruabarrena.

- Gerediaga Elkarteko ordezkariak pozik agertu dira Durangoko Azokaren lehenengo Sormen Bekak euskaraz sortu eta argitaratutako lehen rol jokoaren liburua ahalbidetuko duelako.

Gehiago irakurri...

- Azokako lehenengo eguna ikaslez lepo egon ostean, Azokak egitarau potoloarekin hasiko du gaur bere bigarren eguna. Areto Nagusian hitzordu garrantzitsu bi egongo dira: Sormen Bekaren irabazlea nor izan den iragartzeko prentsaurrekoa eta Gogoetaren Plazako lehenengo saioa.

Gehiago irakurri...

Hona hemen 53. Durangoko Azokako kontzertu eta zuzeneko guztien zerrenda eta ordutegiak:

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokako 53. edizioa hasi DA! Goizeko 10:30ak heldu direnean ikasle uholde batek hasiera eman dio aurtengo edizioari. Bost eguneko kultur maratoia izango dugu aurretik: 200 kultur ekitaldiz osatutako egitaraua, 247 erakusleiho, 439 nobedade (304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...).

Gehiago irakurri...

Nobedadez eta ekitaldiz josita helduko DA aurtengo Durangoko Azoka. Guztira, 439 produktu izango ditugu 247 stand ezberdinetan banatuta. Horrez gain, 200 ekitaldi baino gehiago izango dira Azokako gune ezberdinetan.

Gehiago irakurri...

- BBK Fundazioaren stand berezi bat egongo da Landako Gunean, eta bisita gidatuak egingo dira gaitasun ezberdinak dituzten azokazaleekin.

- Abenduaren 8an kultur esperientzia berezien aurkezpena egongo da Areto Nagusian. Bertan parte hartuko dute Ainhoa Moiuak, Telmo Iruretak eta "Auritz, laino eder hori..." proiektuko bultzatzaileak.

Gehiago irakurri...

Abenduaren 5etik 9ra arte haur eta familientzako hamaika proposamen egongo dira Saguganbaran: aurkezpenak, ikuskizunak, tailerrak... Bost egunez, familiek egitarau potoloa izango dute txiki eta handien plazan.

Gehiago irakurri...

Nobedadez eta ekitaldiz josita dator 53. edizioa. Urtero legez, Landako bor-bor izango dugu, azken urtean euskal kulturak eman duen uzta oparoagaz. Landako Gunean 439 nobedade topatuko ditugu 247 stand ezberdinetan: liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, haurrentzako ipuinak, poemak, biniloak, argazki-liburuak...

Gehiago irakurri...

- "DA! asko dira" lelopean, 158 parte-hartzaile eta 439 nobedade egongo dira 53. edizioan: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...

- Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazlea abenduaren 6an jakinaraziko da. Irabazleak literaturarekin lotutako produktua aurkeztu beharko du hurrengo urteko azokan.

Gehiago irakurri...